Lehen puntua Ezkurdia eta Rezustarendako

Guaixe 2016ko ira. 20a, 15:14

San Mateotako Torneoan 22 eta 20 irabazi zieten Victorri eta Zabaletari

Atzo Logroñoko San Mateo Torneoko B multzoko partida jokatu zen. Joseba Ezkurdiak Rezustarekin osatu zuen bikoa, Victorren eta Jose Javier Zabaletaren kontra aritzeko. Tanto bikain baina akats handiko partidan, hasieran 0 eta 6 aurreratu ziren Victor eta Zabaleta. Baina atzeko koadroetako indarrak paretzen joan ziren eta akatsak etorri ziren. 4 eta 9tik 10 eta 9 aurreratzera lortu zuten Ezkurdiak eta Rezustak. Hortik aurrera, parez pare aritu ziren bi bikoak eta, azkenean, Ezkurdia eta Rezusta izan ziren garaile, 22 eta 20. Horrela, txapelketan euren lehen puntua lortu zuten Ezkurdiak eta Rezustak.

Asteazkenean Olaizola II.aren eta Merino II.aren kontra arituko dira Victor eta Zabaleta. Ezkurdiak eta Rezustak, berriz, Olaizola eta Merino II.aren kontra jokatuko dute ostiralean. Puntu gehien lortzen dituen bikoa igandean jokatuko den final handirako sailkatuko da.