“Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait giñaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana egiñaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude... ...
Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan,
sasi zikiñak behingoz erreta bide on bat aukeratzen....
...Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri
herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri...”
Mikel Laboaren kantaren zati batekin hasi nahi izan dugu idazkia, berak laburtzen duelako esaldi hauetan Ezker Abertzaleak esan, sentitu, bizi eta egin nahi duena.
Herri hau iluntasunetik argira eraman, zeruan piztu genituen izarren argiak gidatuta, iragana ahaztu gabe, herri honen etorkizuna bermatuko duen ibilbidea egitera goaz. Independentzia, sozialismoa, feminismoa eta euskara helburu dituen bidea egiten jarraituko dugu.
Bidean gelditu diren kideak askatasuna zuten helburu eta egun helburu berdina da helmuga. Independentziaren bidea aktibatzea da asmoa, prozesu herritar eta demokratiko bat martxan jarriz. Ezker Abertzalea ez bai zen jaio erresistitzeko, irabazteko baizik, askatasuna irabazteko.
Aurten egun seinalatu honetarako izarrak jarri nahi ditugu herrietan, memoria lantzetik etorkizuna irabazteko ibilbidea irudikatuz.
Gora herria!