Sakandarrak 10 Km Iruñea Intersport Irabia proban

Guaixe 2016ko ira. 22a, 10:02

Igandean jokatu zen, Iruñean, 10 Km Iruñea Intersport Irabia lasterketa. Jakako Victor Puyuelo (31:01) eta Maitane Melero (37:54) nagusitu ziren helmugara iritsi ziren 304 korrikalarien artean. Sakandarrei dagokienez, Iñaki Azkona 46.a sailkatu zen (38:20), Alfredo Larraburu 70.a (39:59), Isidro Asurabarrena 103.a (41:59) eta Alejandro Aiala 285.a (56:28).