Eneko Pinto txapeldun Iruñean

Guaixe 2016ko ira. 22a, 11:04

San Juanen eta Txantrean irabazi zuen irristalari sakandarrak

Abian da irristaketa denboraldi berria. Martxan jarri dira Sakana Irristaketa taldeko irristalariak eta primerako emaitzekin, gainera. San Juan Irristaketa Txapelketan Eneko Pinto irabazlea izan zen eta Ane Lapuente hirugarrena sailkatu zen. Eta asteburu honetan jokatutako Txantreako Irristaketa Lasterketan Eneko Pintok lehenengo postua lortu zuen.