Lanetarako diru-laguntza

Guaixe 2016ko ira. 24a, 12:27

Sareak eta zorua berritzeko lanak azaroan hastea aurreikusten da.

Satrustegiko Kontzejuak eta Arakilgo Udalak lanak premiazkoak eta ezinbestekoak zirela adieraziz txostena aurkeztu zioten Nafarroako Gobernuari. Izan ere, urteak dira lurpeko sareen eta zoruaren egoera ez dela onena. 700.000 euroko aurrekontua dute lanek. Gobernuak, eginen diren lan guztiak ezin ditu diruz lagundu, baina besteen kostuaren %70eko ekarpena eginen du. Udalak lastailean eginen du lanak emateko deialdia. Haiek aurten hasi behar dute.