San Migelek Aralar beteko du

Guaixe 2016ko ira. 29a, 07:57

San Migel Goiaingeruaren eguna gaur ospatuko da eta horrek Aralarko monasteriora jendetza erakarriko du. Fededunek lau elizkizun izanen dituzte goizean:  9:00etan, 10:00etan, 11:00etan eta 12:30ean; azken hori meza nagusia izanen da. Arratsaldean, 18:00etan, beste meza bat izanen da. Elizkizunen ondoren, Aralarko aingeruaren irudia gurtzeko aukera izanen da.

Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiatik beste ospakizun berezi baten berri eman dute: hileta meza gregorianoa, lastailaren 2an, 12:30ean, izanen dena; eta, 17:00etan, bezpera gregoriano abestuak. Hildako Aralarko kofrade, anai eta ongileen aldeko elizkizunak izanen dira egun horretakoak.