AEK-k 15 talde ditu, oraingoz

Guaixe 2016ko ira. 23a, 08:48
Joan den irailean mustu zen Itsasi euskaltegia.

Sakanako AEK-k astelehenean jarriko du martxan aurtengo ikasturtea. Euskalduntzeko prest dauden sakandarrekin 15 talde osatu ditu oraingoz Sakanako AEK-k. Garagarrila erdialdera arte luzatuko den ikasturtean hasiera mailatik EGA bitartekoak daude. Autoikaskuntzarako aukera ere eskaintzen du AEK-k. Horren inguruan eta gainontzeko ikastaroen gainean informazioa nahi duenak 948 468 258 telefonora hots egin dezake.

Euskaltegia Maila Egunak Ordutegia
Altsasu Hasiera Astelehenetik ostegunera 9:30etik 11:30era
Altsasu Hasiera Astelehenetik ostegunera 19:00etatik 21:00etara
Irurtzun Hasiera Astelehena, asteartea, osteguna eta ostirala 15:30etik 17:00etara
Altsasu A1 Astelehenetik ostegunera 9:30etik 11:30era
Altsasu A1 Astelehenetik ostegunera 19:00etatik 21:00etara
Altsasu A1+ Astelehena, astearte eta osteguna 9:30etik 11:30era
Altsasu A2 Astelehenetik ostegunera 16:30etik 18:30era
Irurtzun A2+ Astelehena, asteartea eta osteguna 10:00etatik 12:00etara
Altsasu B1 Astelehenetik ostegunera 15:00etatik 16:30era
Etxarri A. B1 Astelehena, asteartea, osteguna eta ostirala 15:00etatik 16:30era
Altsasu B2 Astelehenetik ostegunera 9:30etik 11:30era
Altsasu B2+ Astelehenetik ostegunera 9:30etik 11:30era
Altsasu B2 Astelehenetik ostegunera 17:00etatik 19:00etara
Altsasu Euskalkia Astelehena eta osteguna 19:30etik 22:00etara
Altsasu EGA Larunbata   9:30etik 13:30era