1975ean fusilatutakoak gogoan

Guaixe 2016ko ira. 28a, 10:23

Atzoko egunez duela 41 urte Francoren erregimenak ETAko bi kide eta FRAPeko beste hiru fusilatu zituen. Azkenak izan ziren. Fusilatzeak gogoan izan zuten Sakanan. Alde batetik, herrietan izar gorriekin batera Jon Paredesen eta Anjel Otaegiren argazkiak eta hildako Sakanako ETAko kideen eta militanteen argazkiak agertu ziren. Bestetik, iluntzean egindako ekitaldian ehun bat sakandar elkartu ziren, “oroimenetik askatasunera egiten jarraituko dugun bidea aldarrikatuz”.