Nor da errefuxiatua?
Definizioaren arabera, pertsona bat errefuxiatua da “arrazoi politiko, etniko, erlijioso, sexual, nazionalitate, edota talde sozial bateko kide izateagatik, bizitzeko toki seguru baten bila bere lurraldetik ihes egin behar duena”. Bere bizitza arriskuan izatearen benetazko izua daukana.
Baina errealitate gordina da egoera horretan dauden milaka eta milaka pertsona ez direla errefuxiatuak, ez baitute legezko estatus hori onartua oraindik. Izan ere, nola justifika dezake batek egoera horretan dagoenik?
2015ean 65 milioi pertsona ziren desplazatuak. Horietatik, 21 milloi, errefuxiatuak. 2015ean Europara milioi bat pertsona iritsi zen Mediterraneotik barrena. Horietatik 4.000 bidean hil ziren. Grezian, esaterako, 2016ko irailaren 6an, 60.000 pertsona daude errefuxiatu baldintza onartua izateko zain,. gGaizki deituriko “errefuxiatuen eremuetan” harrapaturik,. iInorako irtenbiderik gabe, ez mugimendu askatasunik, ezta erabakitzeko eskubiderik gabe.
Nazioarteko babesa badutela ziurtatzen dien agiria eskuartean ez duten bitartean, ez dira errefuxiatuak izango, ez legez ez inola. Baina, bitartean, nazioarteko babesa eskatu duten gizakiak dira. GIZAKIAK BAI. Ez dezala INORK AHAZTU HORI.
Eta, bitartean, gaizki deituriko Giza Eskubideen Europak, EB-Turkia akordia sinatu du, zeinak egoera delikatu honetan daudenei, berez dagozkien eskubide denak urratzen dizkien.
Zergatik? “Deboluzioak beroan” baimentzen dituelako, eta hori debekatuta dago Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean. “Convencion de Ginebra” delakoan, espreski aipatzen delako inor ezin dela bere lurraldera bueltatu arazi, bere bizitza arriskuan badu bertan. Azken agiri honetan ere aipatzen delako lurralde jatorriarengatik inor ez diskriminatzeko printzipioa. Turkiak ez duelako bermatzen errefuxiatuen deboluzio ezaren printzipioa.
Zertan ari gara hortaz?
Eta ondorengoak gu bagara?