Produktuen merkaturatzea nola egin jakiteko

Guaixe 2016ko ira. 28a, 18:05

Ekoizleen postuak Irurtzun-Arakilgo bertako arrazen azokan.

Doako ikastaroan izena emateko: 672 688 591 edo ogorostiaga@sakanagaratzen.com

Sakanako Garapen Agentziak lehen sektorean ari direnei zuzendutako ikastaroa antolatu du. Euren ustiategien errentagarritasuna hobetu eta salmenta zuzenera egin nahi dutenei zuzenduta dago ikastaroa. Sei orduko ikastaroen bidez produktuen merkaturatze egokirako gakoak zein diren azalduko dira. Ikastaroa hilaren 17an eta 19an, astelehenean eta asteazkenean, izanen da, 16:00etatik 19:00etara Arbizuko industrialdean dagoen Utzuganen, Sakanako garapen gunean.