Txakurren identifikazio eta txertatze kanpaina

Guaixe 2016ko ira. 29a, 12:16

Derrigorrezkoa da 4 hilabete baino gehiago dituzten txakurrek amorruaren kontrako txertoa hartu eta mikrotxip bidez identifikatzea. Gainera, txakurrak bi urtero txertatu beharra dago. Horretarako  txakurrak identifikatu eta txertatzeko kanpaina egiten da urtero. Aurrenekoz txakurra eramaten dutenek 40 euro ordaindu behar dituzte identifikazioagatik eta txertoagatik. Idetifikatzeak 30 euro balio ditu eta txertaketak 20. Txakurra jabez aldatu bada, hori jakinarazteagatik 10 euro pagatu beharko dira. Animalien jabeek euren nortasun agiria eta, birtxertatze kasuan, txakurraren identifikazio txartela eraman beharko dute. Txakur erasokorrak lotuta eta muturrekoarekin joan beharko dutela gaztigatu dute.

Herria Eguna Ordua Tokia
Olatzagutia Irailak 30, ostirala 18:30ean Intsumisio plaza
Lakuntza Lastailak 1, larunbata 9:00etan Plaza
Lizarragabengoa Lastailak 1, larunbata 10:30ean  
Bakaiku Lastailak 1, larunbata 11:30ean Auzoa
Iturmendi Lastailak 1, larunbata 12:30ean Auzoa
Ziordia Lastailak 1, larunbata 13:30ean Frontoia
Urdiain Lastailak 1, larunbata 18:00etan Plaza