Ekonomia Garapenerako Departamentuak bisitariak erakartzen dituzten ekimen publikoen eta pribatuen antolatzaileendako diru-laguntzak eman berri ditu. 46 elkarte eta erakunderen artean itzuli beharrik gabeko 629.000 euroko diru-laguntzak banatu ditu departamentuak. Haietako bost Sakanako erakundeendako izan dira. Lagundutako jardueren artean daude ekitaldiak antolatzea, azoketara joatea, prestakuntza, kalitatea bulkatzea eta beste.
| Erakundea | Diru-laguntza |
| Plazaola turismo partzuergoa | 43.258,14 |
| Cederna-Garalur | 33.666,11 |
| Aralar Mendi elkartea | 23.907,61 |
| Bidelagun turismo elkartea | 3.846,51 |
| Irurtzungo Udala | 932,51 |
| Guztira: | 105.610,88 |