Ailetz Lasa Arabako erlojupekoko txapelduna

Guaixe 2016ko ira. 29a, 09:46

Quesos Albeniz taldeko ziordiarrak 13 segundo atera zizkion Julen Garciari eta 19 segundo Jon Sanchezi

Larunbatean Arabako Kadeteen Erlojupekoa jokatu zen Murgian (9 km). Burundako Quesos Burundako Ailetz Lasa izan zen txapeldun handia (12:07), Luyando taldeko Julen Garciari 13 segundo aterata eta Toyota Armentia taldeko Jon Sanchezi 19 segundo aterata. Quesos Albenizeko Unai Villalobos 11.a sailkatu zen, 1:14ra, eta bere taldekide Iosu Jaka 32.a, 2:07ra.
Juniorretan, Quesos Albenizeko Asier Etxeberria 4.a ian zen eta Hodei Zia 10.a

Eta igandean XX. Indurain Anaiak Trofeoa jokatu zen, 71 km-ko kadeteen eta juniorren lasterketa. Tropela batera iritsi zen helmugara eta Joseba Otaola juniorra (Asesores Navarra) izan zen azkarrena (1:41:28). Ailetz Lasa seigarrena izan zen, denbora berean, probako lehen kadetea. Asier Etxeberria 8.a sartu zen, Alex Unzilla 23.a, Juan Riaño 24.a, Hodei Zia 27.a eta Beñat Etxezarreta, azken hau Intersport Irabiakoa, 33.a.

Bestalde, larunbatean maila txikikoen azken lasterketa jokatu zen Altsasun.