Aralarren hileta meza etzi

Guaixe 2016ko irailaren 30a

San Migel egunarekin, atzo, jende ugari elkartu zen Aralarko santutegian.

San Migel egunarekin jende ugari elkartu zen Aralarko monasterioan atzo. Fededunek iganderako beste hitzordu bat dute mendi gaineko elizan: Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiako kide, Anaitasun Elkarteko kide eta ongile hildakoen aldeko hileta meza. Etzi izanen da, 12:30ean. Gaudeamus gregoriar abesbatzak elizkizunean abestuko du. Gainera, mezaren aurretik, 12:00etan, abesbatza berak kontzertua eskainiko du. Koral bera izanen da 17:00etako bezpera abestuak eskainiko dituena.

Argazkiak: Nerea Mazkiaran.