AHNAK errefuxiatuak laguntzen jarraituko du

AHNA Elkartea 2016ko urr. 7a, 08:20

Errefuxiatuen irudi bat

kolaboratzaileak

Irailaren 19tik 23ra AHNA (Asociación Humaniataria Navarra en Acción) elkarteko bost kide Calais eta Dunkerquera itzuli ginen, bertako kanpamenduetan sukalde bat eta jantoki bat jartzeko kokapen egokia bilatzeko eta horretarako beharrezkoa den baimena eskatzeko asmoarekin.

Hala ere, bertan jakin genuen handik hiru astera barru Calaisen dagoen kanpalekua desegin nahi zdutela. Dirudienez, irailaren 21ean Nicolas Sarkozy lehendakari ohia bertan egon zen eta kanpalekua itxi eta desegin behar zutela adierazi zuen. Asmo hori askotan azaldu badute ere, orain zinez ari direlakoan gaude, Hollande lehendakariak ziurtatu duelako eta, horretaz gain, Calaiseko alkateak kaleetan erabakiaren kontrako manifestaldietan parte hartu duelako.

Dena den, nahiz eta horren ondorioz proiektua hiru hilabetez atzeratu den, AHNA elkarteak dagoeneko janariaz eta arropaz beteriko hiru kamioi bidali ditu eta Calais eta Dunkerque kanpalekuak desagertzen badira ere, lanean jarraitu eta arropa, oinetakoak, mantak eta abar biltzen jarraituko du Greziara bidaltzeko.