Langabeziaren %1,64ko jaitsiera ibarreko enplegu bulegoan

Guaixe 2016ko urr. 4a, 15:33

Altsasuko enplegu bulegoan irailaren akaberan 961 sakandar zeuden izena emanda, agorrilean baino 16 gutxiago. Ibarreko datu zehatzak jakiteko Iruñeko zabalguneko bulegora joaten diren arakildarren eta irurtzundarren datuak falta dira. Bestetik, Altsasuko enplegu bulegoan irailean sinatu ziren 830 kontratuetatik 33 besterik ez ziren mugagabeak izan.



Nafarroa

Irailean herrialdean langabeziak % 0,98 gora egin zuen. Zerrendara gehitu diren 383 langabetuekin guztira 39.282 nafar dira lan bila daudenak. Pasa den urtearekin alderatuta 1.961 langabetu gutxiago dira (%4,75 jaitsiera). Sexuei erreparatuta, 22.536 emakumezko daude langabezian %57,4 (agorrilarekin alderatuta 26 gehiago, % 0,12ko hazkundea). Gainontzeko 16.746ak gizonezkoak dira, %42,6 (357 eta %2,18).


Gizarte Eskubideetarako lehendakari-orde Migel Laparrak nabarmendu du “iraila, atzera ere, langabezia datuetarako ez da hilabete ona izan. Azken urte erdiko beherako joera hautsi da. Hala ere, enpleguaren sorrerari dagokionez, positiboa izan da. Gizarte Segurantzan 1.240 pertsona gehiago kotizatzen ari baitira”.