Euskal Kantu Txapelketan izena emateko epea zabalik

Guaixe 2016ko urr. 4a, 16:38

Haur eta gaztetxoen kantari jaialdietatik goiko mailara salto egiteko aukera izanen da aurrerantzean.

Lastailaren 26ra arte eman daiteke izena nafarroakoeuskalkantu@gmail.com e-postaren bidez edo Facebook-eko Nafarroako Euskal Kantu profilean.

Hainbat urtez Nafarroako Kantuzale Elkarteak Euskal Kantu Txapelketa antolatu zuen. Finantza krisialdiak antolatzaileak diru-laguntzarik gabe utzi zituen eta sei urte baino gehiago dira azken edizioa jokatu zenetik. Nafarroako Haur eta Gaztetxoen Kantarien Jaialdiak boluntarioen laguntzaz antolatu dira eta aurten bueltan da Euskal Kantu Txapelketa.

Txapelketan parte hartu nahi dutenek 16 urte beteak izan behar dituzte eta bakarka, binaka eta taldean aurkeztu daitezke. Txapelketan euskal kantu zaharrak, egungoak edo norberak sortutakoak abestu daitezke, musika tresnez edo audioren baten atzeko soinuaz lagunduta. Bi saio izanen dira: Antsoaingo antzokian, azaroaren 5ean, eta Burlatako kultur etxean, azaroaren 13an. Saio horietan hobekien ari direnak Tafallako kulturgunean azaroaren 27an jokatuko den saio nagusira pasako dira. Kantaldi guztiak 18:00etan hasiko dira.