Garcia de Eulate 26.a Orreaga-Zubiri lasterketan

Guaixe 2016ko urr. 5a, 08:41

Antonio Etxeberria (1:14:39) eta Laura Solak (1:31:20) irabazitako lasterketan 6 sakandar aritu ziren

Sakandarrak Orreaga-Zubirin
1.Antonio Etxeberria: 1:14:39
26.Sergio Garcia Eulate: 1:27:06
102.Mikel Satrustegi: 1:34:57
197.Jose Ramon Ramirez: 1:42:36
242.Ion Zubiria: 1:44:58
291.Juan Pedro Ariz: 1:47:36
614.Endika Segura: 2:03:02

Igandean jokatu zen Orreaga-Zubiri lasterketa, giro bikainean. 910 korrikalarik lortu zuten Orreagatik ateratzea eta Zubirira iristea, eguraldia lagun eta ibilbide guztian zehar primerako giroaz gozatu eta gero. Azkarrenak Antonio Etxeberria (1:14:39) eta Laura Sola (1:31:20) izan ziren. Sakandarrei dagokienez, seik lortu zuten proba bukatzea eta Sergio Garcia de Eulate izan zen azkarrena (1:27:06).

Bestalde, asteburuan jokatutako Txingudi Korrika lasterketan Xavier Martinez gailendu zen (32:09). Xabier Aierdi 118.a sailkatu zen (40:00) eta Martin Somocurcio 135.a (40:41).