Sakana-Viana autobus zerbitzua

Guaixe 2016ko urr. 6a, 14:16

Egun bakarrean izanen da indarrean, hilaren 16an, igandean. Nafarroa Oinez ospakizunagatik. Sakandarrak Nafarroako ikastolen festara garraio kolektiboan eramateko autobusak antolatu dituztenen artean daude Aizpea, Irurtzungo euskaltzaleen topagunea, eta Lakuntzako Biltoki gazte elkartea. Irurtzundik 9:30ean abiatuko da autobusa eta Vianatik buelta 19:30ean izanen da. Ohiko tokitan eman daiteke izena, 13ra arte. Lakuntzatik autobusa 9:00etan abiatuko da festara. Hartan joan nahi duenak 696 568 929 telefonora mezua bidali beharko du. Bietan 10 euro balio du joan-etorriak. Jakina, ibarreko ikastolek ere antolatu dituzte Nafarroa Oinezerako autobusak.