Tintarik gabe ere baliagarriak

Guaixe 2016ko urr. 10a, 15:53

Dravet fundazioaren alde egiteko erabilitako boligrafoak eta errotuladoreak biltzen hasi dira.

Haurtzaroko epilepsia miokloniko larria edo epilepsia polimorfa. Edo, bestela, Dravet sindromea. Gaitz hori enzefalopatia bat da, burmuinaren disfuntzio bat, eta haurrak kolpatzen ditu. 20.000 jaiotzetatik bati eragiten dio, eta beraz gaixotasun arrarotzat hartzen da. Hura ikertu eta gaixoak eta euren senideak laguntzeko sortu zuten Dravet fundazioa.

Erakunde horri laguntzeko erabilitako boligrafoak eta errotuladoreak jasotzeko kanpaina martxan jarri du Ziordiko running taldeak. Maiatzeko lasterketa bitartean tintarik gabeko idazteko eta marrazteko gailuak jasoko dituzte. Ibarrean barna 17 kutxa banatu dituzte eta haietan utzi daitezke tintarik gabeko horiek. Bakarren batek interesa badu 620 064 534 (Jose Ramon) telefonora hots egin dezake.

Tokiak
Irurtzunen, Futsal Sakanan. Etxarri Aranatzen, Argiro optikan. Altsasun, Txioka eta Iñigo Aritza ikastolak, Zelandi eskola publikoa, Sagrado Corazon ikastetxea, Arkatz liburu-denda, Cristina akademia, Ramos, Argitu eta Eroski dendetan, Itsasi euskaltegia, hizkuntza eskola, musika eskola, Iortia ingeles akademia, udaletxea. Eta Ziordian, liburutegian.