Katarain eta Munarriz aurrean Anboto Km Bertikalean

Guaixe 2016ko urr. 11a, 08:58

Aitor Osak (39:12) irabazitako proban lakuntzarra 9.a izan zen (44:13) eta Munarriz 11.a (44:55)

Sakandarrak 9. Anboto Km Bertikalean
1.Aitor Osa: 39:12
9.Beñat Katarain: 44:13
11.Aritz Munarriz: 44:55
45.Alatz Agirre: 49:23
60.Fidel Jimenez: 51:22
101.Asier Reparaz: 54:55

Larunbatean 204 korrikalarik osatu zuten Atxondon jokatutako 9. Anboto Km Bertikala, Anboto mendi ikusgarrira itzotzeko 3,8 km-ko proba labur bezain gogorra. Aitor Osak proba bertikaletan primeran moldatzen dela erakutsi zuen berriz, Debakoa txapelduna izan baitzen (39:12), Iñigo Lariz bigarrenari minutu pasa atera eta gero (40:27). Beñat Katarain lakuntzarrak maila onean jarritzen duela erakutsi zuen, top-tenean sailkatu baitzen. 9.a izan zen Katarain (44:13). Aritz Munarriz etxarriarra ere aurrean sailkatu zen, 11. denbora onena egin baitzuen. Emakumezkoetan Maria Zorroza gailendu zen (47:48).