Trikitixa eskolek badute euren jaialdia

Guaixe 2016ko urr. 11a, 18:32

Igande arratsaldean ospatu zen estreinakoz Nafarroako Trikitixa Eskolen I. Jaialdia. Nafarroako geografian barna zabaldutako 10 eskoletako trikitilariak eta panderojoleak txandakatu ziren Arbizuko oholtzan. Tartean Arbizukoa eta Olatzagutikoa. Jaialdiak jendea erakarri zuen. Trikitixa eskolek segituko dutenez, jaialdiak ere.