Nafarroako Gobernuak eskola kontzentrazioak dituzten udalei eman beharreko diru-laguntzak onartu ditu. 36 eskoletan haien herrietakoez aparte beste herrietako ikasleak hartzen dituzte Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako aurreneko bi mailetan. Guztira 3.412 ikasle nafar dira. Duela hamarkada batzuk hainbat eskola itxi ondoren sortu ziren eskola kontzentrazioak eta haien artean 1.060.449 euro banatuko ditu gobernuak, eraikinen mantenura bideratzeko. Sakanan hiru eskola kontzentrazio daude: Irurtzunen, Etxarri Aranatzen eta Olatzagutian.
Udala | Ikasleak | Laguntza |
Irurtzun | 213 | 66.200 |
Etxarri Aranatz | 69 | 2.1445 |
Olazagutia | 4 | 1.243 |
Guztira: | 286 | 88.888 |