Apolorekin berdindu eta gero, bosgarrena da Zaldua

Guaixe 2016ko urr. 12a, 10:35

Elomendiko Futbol Txapelketa. 4. jardunaldia: Apolo 3 – Zaldua 3

Elomendiko Futbol Txapelketako 4. jardunaldian Arakilgo Zalduak hiruna berdindu zuen Apolorekin jokatutako lehia. Horrela, Ardoi-Poukas da liderra (12 puntu) eta Zaldua bosgarrena da (7 puntu). Asteburuan oraindik ere garaipena ezagutzen ez duen Basati taldearen kontra lehiatuko da Zaldua, Ukarren.