Donostia 2016ko Biziz enbaxada pasa zen

Guaixe 2016ko urr. 13a, 14:58

Txirrindulariak Oskiako arratean. Argazkia: DSS2016.

Donostia 2016 Europako kultur hiriburutzaren programetako bat da Biziz. Garagarzaroko azken astetik irailaren erdialdera hiriburutzak sustatutako bost bizikleta konboik kontinentea zeharkatu dute. Bakoitzak gai bat landu behar zuen, baina guztien helburua Europako bizitza-estiloen aniztasuna erregistratzea zen.

Haietako konboi bat gastronomia zuen gaitzat. Julen Nafarrete komunikatzaile zutela, hiru txirrindularik Atenas eta Donostia arteko 3.193 km-ak egin dituzte. Nafarretek bere izeba Mertxerendako menu baterako osagaiak jaso zituen ibilbidean zehar. Horrela, euskal sukaldaritzaren adierazle umila den 78 urteko emakumeak bidean jasotako osagaiekin egindako platerek haiek eman dituzten emakume sukaldariak lotuta gelditu ziren. Biziz-eko kideek Oskian barna Irurtzunera irailaren 14an iritsi ziren. Han atseden hartu eta hurrengo egunean Donostiarako bideari ekin zioten. 18an iritsi ziren.