Turismo-produktuak sortzen ikasteko ikastaroa

Guaixe 2016ko urr. 14a, 09:16

Turismoko eragileak Gure baliabideak ezagutzen ikastaroan parte hartu dute berriki.

Honakoak dira helburuak: haien diseinu prozesua ulertu; ibarreko turismo produktuei kalitate, berrikuntza eta jasangarritasun irizpideak txertatzeko ahalmena izan eta Sakanako produktuak sustatu eta merkaturatzeko mezu eta kanal egokien ezagutza.

Sakanako Garapen Agentziak (SGA) turismo produktuak diseinatu, garatu, promozionatu eta banatzeko prestakuntza ikastaroa antolatu du. SGAko turismo teknikari Paki Urbitarte Cabrerak azaldu duenez, “helmuga turistikoa sortu eta posizionatzeko modurik hoberena erakargarri diren kalitatezko produktu turistikoak izatea da, bisitariari bere egonaldiaz disfrutatzea ahalbidetuko diotenak eta tokiko ekonomian eragina izango dutenak”.

Urbitartek gaineratu duenenez, produktu horiek diseinatzean ez da nahikoa izanen irizpide batzuk segitzea, bideragarriak izan beharko dute eta haiek promozionatzen eta zabaltzen jakin beharko dugu, produktuak turistengana iritsi daitezen”. Ikastaroa Sakanako turismoko eragile publiko eta pribatuei zuzenduta dago. Dohainik da. 20 plaza besterik ez dira izanen (lehentasuna ibarreko turismo eragileek dute). Susana Condek emanen du ikastaroa. Bera Agrotravel Turismo Responsable enpresaren zuzendaria eta sortzailea da. Ikastaroan erabilitako material guztia ikasleei emanen zaie, baita tailerrean jasotako ondorioak ere, ikastaroan egindako lana aurrera begirako ekintzetarako baliagarria izan dadin. SGAk ikastaroa Ekonomia Garapenerako Departamentuaren laguntzaz antolatu du.

Datak
Lastailaren 26an, azaroaren 2an, 9an eta 16an, asteazkenak, 16:00etatik 20:00etara. Utzuganen, Arbizuko industrialdean.

Izen ematea
furbitarte@sakanagaratzen.com helbidera idatziz edo 948117344 telefonora hots eginez.