Makina bat lan natur parkean

Guaixe 2016ko urr. 14a, 09:27

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak 262.049 euro bideratu ditu Urbasa eta Andia natur parkerako. Diru hori inbertsioetara eta zabor-bilketara bideratu du. Joan den urtekoaren antzeko kopurua da. Departamentuak 95.000 euro gehiago jarriko ditu Ameskoako Limitazioak mendiaren antolamenduaren 5. berrikuspenerako.   

Ohi denez, egin beharreko lanen zerrenda osatzeko orduan departamentuak indarrean dauden plangintzarako txostenak kontuan hartu ditu (oihangintza, abeltzaintza, erabilera publikoa). Horiekin batera, hainbat eragilek egindako ekarpenak kontuan izan ditu, besteak beste: Larreen Juntak, Bakedanoko Kontzejuak, Ameskoako Limitazioak mendiko juntak eta parkeko bisitarien, parkeko egituren erabiltzaileen eta diru-irabazi asmorik gabeko hainbat elkartek egindako eskarien azterketak.

Aurten egitekoak  
Egitekoak Aurrekontua (BEZ gabe)
Trinitatea lekuan baltsa berria egitea eta bi aska paratzea 52.395,65
Ur puntuen konponketa lanak 3.696,21
Barrutietako hesien berrikuspena 1.757,95
Amildegietako hesien mantenua eta hobekuntza 14.498,4
Natur parkearen mantenua eta erabilera publikoaren enkargua 108.048,99
Hazteria gaitzaren aurkako tratamendua. 1.556,1
Jauregiko pistaren mantenua 3.069
Lizarragako harresiaren mantenua 1.556,1
Urbasa mendia antolamenduaren 5. berrikuspena Departamentuaren baliabideak
Ameskoako Limitazioak mendiaren antolamenduaren 5. berrikuspenarena Kontratazio prozedura negoziatua
2017ko etxerako egur-epaitzak egiteko bakantze-lanak oihanean Auto-finantziagarria
Zaborrateko pistaren mantenua 8.258
Zur-markaketa oihan-ustiapenerako 6.543
Oihan-ustiapena. Enkante bidezko esleipena
Basozainen etxeko itajurak konpontzea 3.250
Parkeko seinalizazioaren mantenua 3.373,47
Urederraren iturburuko bidearen ohiko mantenua 1.539,8
Urederraren iturburuko bidearen ez-ohiko mantenua 9.620,87
Hondakinen bilketa, garraioa eta tratamendua 2.1814
Natur Interpretazio Gunearen itajurak konpontzea 1.000
Babestutako fauna espezieak babesteko itxiturak 3.157
Bazkalekuen mikro-erreserbak 2.480
Parkeko leize-zuloen sistemaren kontserbazio egoeraren inbentarioa 6.000
Ugatzen hileroko jarraipena Departamentuaren baliabideak
Sai zuria, miru gorria eta bertako karramarroen kopuruen jarraipena Departamentuaren baliabideak
Erbi europarra eta hainbat ehiza espezietako ugaltzaileen jarraipena Departamentuaren baliabideak
Informazio orriak biltzea eta berriz argitaratzea Balorazioa egingai
Patronatuaren beste hainbat proposamen 10.000

 

2015ean egindakoak  
Egitekoa Aurrekontua
Zaborrateko Baltsaren iragazgaiztasuna eta biltzeko gaitasuna handitzea 57.543,59
Parkeko hondakinen bilketa, garraioa eta tratamendua 23.995,4
Egituren mantenua (barne itxiturak, iturri-askak konpontzea eta hobetzea, edo bazkalekua hobetzeko itxiturak 17.676,23
2015eko planeko Urbasako egur sailak markatzea 7.200
Ingiria lekuko pista hobetzea 5.456
Joritasunari begirako landatze-lanak Ingirian 4.420
Gaitzen tratamenduko produktuen hondakinak jasotzea eta kudeatzea 2.904
Santa Quiteria baltsan antzemandako kalteak konpontzea 3.575
Gaitzen tratamendurako laguntzaileak kontratatzea 1.925
Lur-laginak Iturgoiengo Trinitatean baltsa proiektatzeko 6.05
Natur parkearen hobekuntza eta mantenurako hainbat lanen erredakzioa, koordinazioa eta zuzendaritza, batzuen gauzatzea 20.976,86
Natur parkearen mantenua eta erabilera publikoaren enkargua 108.043,01
Ameskoako Limitazioak mendiaren kudeaketako oihangintza lan zenbait. Basogintzarako diru-laguntzak 99.376,15
Urbasa mendiaren antolamendu proiektuaren berrikuspena 21.762,81
Urederraren Iturburuko zaldainaren konpontze eta sendotze-lanak ---
Parkeko interpretazio ibilbideen mantenua ---
Oihan-ustiapena. Enkante bidez
Erbi europarra eta zenbait ehiza-espezietako ugaltzaileen jarraipena. Departamentuaren baliabideak
Ur puntuen inbentario geoerreferentziatua Departamentuaren baliabideak
Ugatzen hileroko jarraipena Departamentuaren baliabideak
Sai zuriaren, miru gorriaren eta bertako karramarroaren kopuruen jarraipena Departamentuaren baliabideak

 

 

Baso aprobetxamenduak  
Urtea Zuhaitz mota Metro kubikoak
2015 Pagoa 14.543
  Koniferak* 8.911
2016 Pagoa 14.081
     

* Pinu gorria, larizio, beltza, Douglas izeia eta laritza.

 



Ur puntuak
Natur parkean 50 baltsa eta 56 aska daude. Baltsa gehienak naturalak dira eta, berez, ekosistema aberatsak dira.

21.408 hektarea lau zatitan banatuta

Hektareak
Urbasa Mendia ondare-mendia 11399
Andia Mendia ondare-mendia 4700
Ameskoako Limitazioak mendia 5.1990
Urederraren Iturburua Natur Erreserba 119


Europarc
Urbasa eta Andia Natur Parkea Europako Parkeen Sareko partaidea da. Sareak natur gune horien kudeaketa-estrategiak koordinatzea du helburu.