Lagun Arteak eta Etxarrik ez zuten punturik bildu azken jardunaldian

Guaixe 2016ko urr. 17a, 12:23

Preferente maila. 5. jardunaldia: Lagun Artea 1 – Bidezarra 2 / San Andres 1 – Etxarri Aranatz 0

Larunbatean jokatu zuten Lagun Arteak eta Bidezarrak. Bi taldeak parez pare aritu ziren. Nahiz eta Ollok 30. minutuan Lagun Artea aurreratu, Bidezarrak agindu zuen lehen zatian. 33. minutuan berdintzea lortu zuten Noaingoek, penalti oso zalantzagarri eta eztabaidagarriaren bidez. Eta handik bi minutu eskasera Bidezarraren bigarren gola iritsi zen.
Bigarren zatian gora egin zuen Lagun Arteak. Penalti batekin berdintzeko aukera izan zuten lakuntzarrek partida bukaera aldera, baina huts egin zuten. Eta horrela despeditu zen partida.

Lizarratik ere punturik gabe etorri zen Etxarri Aranatz. Lehen zatian gogotsu atera ziren San Andres taldekoek. Etxarri erasotu zuten, baina Etxarrik ongi defendatu zuen. Atsedenaldia eta gero aurrerago jokatu zuten bi taldeek, eta gol aukerak sortu ziren. San Andresen aldeko pentaltia seinaleztatu zuen arbitroak, baina Lizarrakoek ez zuten asmatu. Baina, bukaera aldera, Jorgek San Andresen aldeko gola sartu zuen eta hiru puntuak Lizarran gelditu ziren.

Asteburuan derbia
Beti Casedano da preferente mailako lider berria (11 puntu). Lagun Artea lider izatetik bosgarren postura jaitsi da (10 puntu) eta Etxarri 9. postuan dago (5 puntu). Asteburuan bi talde sakandarren arteko derbia jokatuko da Etxarri Aranatzen, San Donato futbol zelaian.