Iñigo Aritza ikastolakoek paella prestatu zuten Nafarroa Oinezen

Guaixe 2016ko urr. 17a, 16:06

800 pertsona baino gehiagorendako bazkaria zerbitzatu zuten

Beste behin, Iñigo Aritza ikastolako taldeak izan zuen Nafarroa Oinezeko paella prestatzeko ardura. Sorpresa hartu zuten, Nafarroa Oinezek Benigno Mendia jantokia izendatuko baitu, hemendik aurrera, Nafarroa Oinezeko paella bazkaltzen den tokia, duela urte bat bizia galdu zuen paellero urdiaindarra gogoan. Iñigo Aritza ikastolako lan taldeak gogor egin zuen lan, 800 pertsona baino gehiagorendako bazkaria prestatu baitzuten.