Iraitz Senar seigarrena Donostian eta Raul Audikana laugarrena Lizarran

Guaixe 2016ko urr. 18a, 09:10

Adur Senar 15 Km Donostiako Klasikoan aritu zen.

III. Katxalin Bularreko Minbiziaren Laguntzaren Alde lasterketan aritu zen lakuntzarra eta IV. Irantzu Herri Lasterketan olaztiarra

Sakandarrak III. Katxalin Bularreko Minbiziaren Laguntzaren Aldeko lasterketan
1.Ismael Tome: 17:50
6.Iraitz Senar: 19:25
222.Andrea Galbete: 32:13
522.Erkuden Mendinueta: 35:55
767.Nerea Acebes: 40:53

Sakandarrak IV. Iranzu herri lasterketan (5 km)
1.Alberto Azparren: 17:31
4.Raul Audikana: 18:16
6.Francisco Codon: 18:50

Sakandarrak 15 km Donostiako Klasikoan
1.Antonio Etxeberria: 47:41
152.Adur Senar: 58:22
240.Gorka Acebes: 1:00:08
460.Gaizka Diaz de Garayo: 1:04:46
468.Jorge Iradi: 1:04:57
1064.Iban Martin: 1:12:54
1312.Iñaki Mauleon: 1:15:53
1404.Maria Goena: 1:17:02
1476. Marian Ijurra: 1:18:02
1590. Jesus Arzoz: 1:19:34

Asteburuan makina bat lasterketa jokatu dira. Tartean, Donostian III. Katxalin Bularreko Minbiziaren Laguntzaren Alde proba osatu zuten, igandean, 795 korrikalarik. Ismael Tomek irabazi zuen (17:50) eta Iraitz Senar lakuntzarra 6.a sailkatu zen (19:25).

Aurreko egunean, larunbatean, IV. Iranzu herri lasterketaren txanda izan zen, Lizarran. 5 km-ko lasterketa Alberto Azparrenek irabazi zuen (17:31) eta Raul Audikana olaztiarra 4. postuan sartu zen (18:16).

Bestalde, 15 Km-ko Donostiako Klasikoa Antonio Etxeberria iruindarrak irabazi zuen (47:41), proba despeditu zuten 2.554 korrikalarien artean gailenduz. Adur Senar lakuntzarra 152.a sailkatu zen (58:22).