Zalduak Basatiri sei gol sartu zizkion

Guaixe 2016ko urr. 18a, 12:58

Elomendiko Futbol Txapelketa. 5. Jardunaldia: Basati 1 – Zaldua 6

Asteburuan Arakilgo Zalduak Basati izan zuen aurkari. Gol festa ederra ospatu zuten arakildarrek, 1 eta 6 hartu baitzuten menpean Basati. Sailkapen orokorrean Ardoi-Poukasek jarraitzen du lider (12 puntu) eta Zalduak sailkapenean aurreratu du eta hirugarrena da, 2 puntura (10 puntu).

Asteburuan Zalduak Eneriz izango du aurkari, igandean, Lekunberrin.