Sakana Irristaketa Taldeak 2016 denboraldiari agur

Guaixe 2016ko urr. 19a, 09:44

Otsailean ekingo diote 2017 denboraldiari eta taldean izena ematera animatu dituzte irristalariak

Asteburuan despeditu zen 2016ko irristaketa denboraldia, Txantrean. Sakana Irristaketa Taldeak otsailean hasi zuen denboraldia, Donibane Lohitzunen, eta Iruñean despeditu zen lehia, Txantrean.

Denboraldiaren balorazio positiboa
Sakana Irristaketa Taldeak adierazi duenez “zailtasunak zailtasun, urte polita izan da hau. Irristalariek, entrenatzaileak eta senitartekoek egindako esfortzuaren ondoren emaitza politak lortu ditugu eta makina bat trofeo ekarri ditugu Sakanara”.  Sakana Irristaketa Taldeak irristalariek egin duten lana eskertu du eta euren senitarteko eta gurasoen babesa goraipatu du. “Senitartekoen sostengua eta babesa ezinbestekoa da taldeak aurrera jarraitzeko, baita ere entrenatzaileak egindako lana eta irristaketak aurrera egin ahal izateko bere laguntza ematen duten talde eta erakundeen laguntza ere, Mankomunitatea, udalak, kirol klubak eta beste” nabarmendu dute.

Ateak zabalik
Sakana Triatloi Taldetik gaineratu dutenez, dagoeneko hurrengo denboraldia, 2017koa, prestatzen ari dira. “Norbaitek irristaketa probatan aritu nahi badu, Sakana Irristaketa Taldeko kide izan nahi badu eta gurekin lehiatu, ateak zabalik ditugu. Bidali dezala mezu bat patinsakana@gmail.com epostara eta jarriko gara harremanetan” diote taldetik.