Gure herrietako paisaian hainbat etxebizitzetan txintxilikaturik dauden “salgai” kartelak bloke eta auzo askotan ikusten ditugu. Etxe bat saltzea ez da kontu erraza gaur egun, kartel horiek urteetan ikus ditzazkegu leiho edo balkoi berdinetan, hautsiak eta horituak, baina toki berean jarraitzen dute zintzilik. “Alokatzen da” kartelak ikustea zailago da.
Salmentan dauden etxeak asko izanda, salerosketa handirik ez denez egiten ari eta etxebitzitza arazo handia dagoenez, Nafarroako Gobernuak ALOKAIRU POLTSA zerbitzuari indarra eta bultzada eman nahi dio. Zertan datza? Helburu nagusia hutsik dauden etxebizitzak erabiliak izan daitezela da, horretarako alokairu poltsa bat sortuz. Hona hemen azalpen batzuk:
Nafarroako edozein herritan okupatu gabe dauden etxebizitza libreak eta erabiliak dauden babestuak (desokupatzeko baimen administratiboa baldin badute, betiere) sar daitezke alokairuen poltsa honetan, baldin eta herri horretako etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsuan pertsona bat badago gutxienez izena emanda.
Bizigarritasun–zedula indarrean izan behar du eta baldintza zehatz batzuk bete ere (gas, argi eta ur ornidura izatea, sukaldeak oinarrizko ekipamendua izatea, bertan inor erroldaturik ez egotea… besteak beste).
Etxeetako jabeei ematen zaizkien bermeak, alokatzeko pausoa ematera animatzeko dira, askotan beldurra izan daitekeelako egiteko. Hauek dira berme batzuk:
-Nafarroako Gobernuak bermatutako alokairua, hilero kobratuko denaren bermea.
- Etxebizitzaren itzulera egoera onean.
- Arrisku anitzetarako asegurua.
Alokairua sistema aukeratzen duen herriko edo inguruko biztanleei etxebizitza duina eskuratzeko bidea erraztu nahi zaio, hutsik dauden pisuak norbaiten etxe bihurtuz.
Nafarroako Gobernuaren mendeko NASUVINSA sozietate publikoak kudeatuko du programa hau.
Harremanetan jartzeko: 848 420 601 edo www.vivienda.navarra.es. Bertan zure etxea eskeini edota alokairuzko etxe baten eskaera egin dezakezu.