Azaroaren 11n, 12an eta 13an izanen da VII. Topaketa Sevillan. Gogoan izango duzuenez, 3MB plataformari egokitu zitziaion IV. Topaketa Altsasun antolatzea, zementua ekoizteko instalazioek hondakinak errausteko erabiltzeak dakartzan ondorioak gizarteratzeko balio haundia izan zuena, zalantzarik gabe.
Alcalá de Guadairan Olaztiko faktoriaren ekoizpen gaitasun antzekoa duen lantegi bat dago, eta hemen bezalaxe, trikimailu berberak erabiltzen dituzte “erregai ordezkapena” zabaldu eta herritarrek onar dezaten, errausketak eta orain “energia balorizazioa” delakoak erantzun sozial handia jasotzen dutelako.
Erregai ordezkapena aurretik jarri eta eztabaida faltsua sortzen dute, enpresaren leihakortasuna, lanpostuen mantentzea… kolokan jarriz eta zaharkiturik geratu diren orain arteko argudio iruzurtiak –hobe dela hondakinak erraustea zabortegira botatzea baino edo negutegi efektua eragiten duten isurketak murrizten direla– ordezkatzen saiatuz.
Alcaláko Portland-en zementu fabrika beraien gezurren adibide argia da. “Biomasa” erregai gisa eskatzen hasi ziren erantzun soziala kamusteko. Gero, herritarrak lasaitu zituztelakoan, 292.000 hondakin tona errausteko baimena eskatu zuten, hau da, Nafarroan baztertu den errauskailuaren gaitasunaren ia hirukoitza eta Gipuzkoan aurrikusitakoarena baino 100.000 tona haundiagoa.
Gaur egun adiskide andaluziarren erantzun soziala handia da eta beraiek antolatu dute VII. Topaketa hau. Sakanatik, gure elkartasun guztia adierazi nahi diegu. Hantxe izanen gara.
http://olaztinerrausketarikez.blogspot.com.es/