Hiru uhartear erail zituztela 80 urte beteko dira hileko azken ostiralean, 28an. Efemeride hori gogoan, Uharte Arakilen frankismoak errepresaliatutako pertsona guztien omenez omenaldia eginen da. Udalak aho batez erabaki zuen Uharte Arakil, 80 urte memoria galtzen taldearekin batera omenaldia antolatzea.13:00etan izanen da hori. Eta, ondoren, herri bazkaria izanen da.
Omenaldiaren aurretik taldeak Altsasuko, Agoitz, Sartagudako eta Uharte Arakilgo memoria berreskuratzeko saiakeren inguruan mahai-ingurua antolatu zuen. Hainbat uhartearrek entzun zituzten Javier Olloren, Unai Lakoren, Pablo Albaneseren eta Ainara Aiestaranen azalpenak.