Astelehen Zoriontsua heriotza duinaz

Guaixe 2016ko urr. 23a, 12:26
Argazkia: www.asturiaslaica.wordpress.com

Astelehenean, 19:30ean, Egiarretako elkartean.

Bizi testamentua eta heriotza duina. Bi gai horiek izanen dituzte hizpide Astelehen Zoriontsuak ekimeneko parte-hartzaileek. Haiekin batera Manu Eziolaza izanen da, Duinki Hiltzeko Elkarteko Nafarroako burua eta sendagilea dena. Arakildar eta irurtzundar batzuen ekimenez abiatu zen Astelehen Zoriontsuak apirilean. Hilean behingo hitzorduak astelehenetan dira. Elkarrekin euskaraz hitz egitea da helburua. Horretarako, testuak, ikus-entzunezkoak edo intereseko gairen bat izan daiteke abiapuntua.