Hezkuntzan mobilizazioak

Guaixe 2016ko urr. 26a, 08:41

Lomceren kanpo azterketen kontra egindako mobilizazio bat.

Hezkuntza erreformatzeko Espainiako Gobernuak LOMCE legea indarrean jartzearekin batera hezkuntza komunitatean protestak hasi ziren. 2013tik hainbat izan dira. Lehen Hezkuntzako 3.eta 6. mailako azterketak ere salatu zituzten. Legearen arabera, ikasturte honen akaberan DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 2. mailako ikasleek azterketak, errebalida, pasa beharko dituzte.

Eta horien kontra protesta egiteko asteazkenerako hezkuntzan mobilizazioak deitu dituzte. Eskola Publikoaren aldeko Estatuko plataformak grebara deitu ditu irakasle eta ikasleak, eta mobilizazioak deitu ditu. Steilasek eta ELAk ordu bateko lan uztea egitera deitu dituzte irakasleak, bertako hezkuntzaren alde eta murrizketen kontra. LABek, Ikasle Abertzaleakek eta Sortzenek ez dute deialdiarekin bat egin.