Bigarren postura igo da Zaldua eta asteburuan lidergoa jokoan du Unzitirekin

Guaixe 2016ko urr. 25a, 08:51

Elomendiko Futbol Txapelketa. 6. jardunaldia: Zaldua 3 – Eneriz 2

Arakilgo Zaldua taldeak liga denboraldiari hasiera bikaina eman dio. Elomendiko Futbol Txapelketako 6. Jardunaldian, Zalduak 3 eta 2 hartu zuen menpean Eneriz, urrezko hiru puntu lortuta. Unziti da liderra (15 puntu) eta 2 puntu eskasera bigarrena da Zaldua (13 puntu). Asteburuan, hain zuzen ere, lidergoa dago jokoan, Unziti liderraren kontra ariko baita Zaldua. Ea hurrengo astean lider ikusten ditugun arakildarrak.