Igor Arrieta txapeldun Arguedasen eta Aimar Tadeo bosgarrena

Guaixe 2016ko urr. 26a, 10:24

X. Arguedas Hiria Klasikoan haurren mailan irabazi zuen Igor Arrietak eta Aimar Tadeo bosgarrena izan zen kimuetan

Asteburuan X. Arguedas Hiria Klasikoa jokatu zen, mendi txirrindularitza edo BTT proba. Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko txirrindulariek sekulako maila eman zuten. Kategoria txikietarako Arguedasen prestatutako 2 kilometroko zirkuituari 6 itzuli eman behar izan zizkioten haurren mailakoek (12 km) eta azkarrena Intersport Irabiako Igor Arrieta izan zen (22:21). Arrietak 55 segundo atera zizkion Caramelos El Caserio taldeko Adrian Losarcosi. Bere taldekide Aimar Tadeo ere ongi ibili zen kimuen mailan. Kimuek 4 buelta eman zioten zirkuituari (8 km) eta Azkarrak klubeko Xabier Zabala nagusitu zen (15:58). Aimar Tadeo bosgarrena sartu zen (17:01), 1:03ra.