Ikasturte berriari ongi etorria!

Irailan eman genion hasiera ikasturte berriari, baino denborik ez bizi izan ditugun gauza guztiak idazteko. 7 ikasle berri sartu dira aurtengoan gure eskolan, Guztira 37 ikasle, 29 familia 4 irakasle eta 4 espezialista gaude aurten eskolako martxan aurrera egiten.
Aurten ikasturte berezia izan dugu, espazioetan eta materialetan aldaketa handiak egin baititugu udan zehar eta eskola giro  atsegin eta goxoz hornitzen ari baitgara.
Eskerrak ematea besterik ez zaigu falta, gurekin konfiantza jarri duzuen guztioi, eskola eraldatzen laguntzen diguzuen guztiei, eguneroko gorabeheretan gurekin bidea egiten duzuen guztiei.
Hemendik aurrera gure egunerokotasunaren berri blogean ere izanen duzue.
Milesker denei!


Ez dakit kasualitatea den edo baino blogean gaur ikasturte brriari agurra ematen ari diogun honetan gure  familia bati kide berria ere jaio zaio, Zorionak amatxo, aitatxo eta Aner!Ongi etorria Jon!


Osorik irakurri