Lomceren aurka, beste behin

Guaixe 2016ko urr. 27a, 11:26

Espainiako Gobernuaren hezkuntza erreformatzeko legearen, Lomnceren kontrako protesta berri bat izan zen atzo. Ikasturte akaberan DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 2. mailako ikasleek azterketak, errebalida, pasa beharko dituztelako izan ziren oraingoan protestak. ELAk eta Steilas sindikatuek deituta goizean ordu bateko lanuzteak egin ziren ikastetxeetan eta arratsaldean manifestazioak hiriburuetan. UGTk eta CCOOk ere protestara deitu zuten, baina Espainiako Ikasleen Sindikatuaren deialdiarekin bat egin da. Ikastolen elkarteak, LABek, Ikasle Abertzaleak eta Sortzen-ek ez zuten atzoko deialdiarekin bat egin.