Beilatokiaren kontrako kontzentrazioak hasi dira

Guaixe 2016ko urr. 28a, 12:42

Beilatokiaren kokapenarekin kaltetuak sentitzen diren aldamenek sortutako plataforma hasi da kontzentrazioak egiten. Aurrenekoa atzo egin zuen, 20:00etan. Beilatokiaren parean dagoen espaloian kontzentratu ziren 19 pertsona. Beilatokia toki egokian, nahiez gero posible da pankarta zabaldu zuten. Herrian beilatokirik ez zioten kartelak ere eskuetan erakutsi zituzten. Eraikineko lokal bateko leihotik pankartako lelo bera duen beste bat zintzilikatu zuten, errepidetik ikusgai dena.

Elkarretaratzearen aurretik bilera egin zuten eta hantxe lau altsasuar izan ziren. Alde Zaharreko aldamenak dira. Azaldu digutenez, bigarren eskuko dendaren ondoan dagoen etxe zaharrean beste beilatoki bat egiteko asmoa dago. Kokapen hori egokia ez dela pentsatzen dutenez, biltzen hasi dira.  Beste kokapen bat eskatuko dutela aurreratu dute, baita etxarriarrekin koordinatuko direla ere.