Hilerri biziak

Guaixe 2016ko urr. 31a, 08:09

Domu Santu egunez, bihar ibarreko kanposantuak jendez beteko dira. Guztiak ere gertukoak zituzten eta gogoan dituzten hildakoak bisitatuko dituzte. Asko izanen dira baratzean landatu eta zaindutakoak edo dendaren batean erositako loreak hilobietan utziko dituztenak. Domu Santu eguna hurbiltzen dela nabaritzen hasi da dagoeneko hilerrietan eta gehiago nabarmenduko da asteburuan. Hainbat dira hilobiak edota hilarriak garbitu eta txukunduko dituztenak. Guztia gertu ez daudenak oroitzeko.