Sakanako biomasa jardunaldia

Guaixe 2016ko aza. 3a, 08:03

Gaur, 10:00etatik aurrera, Arakilgo udaletxean.

Ibarreko energia baliabideei balioa eman asmoz, Sakanako Garapen Agentziak (SGA) ibarreko biomasa jardunaldia antolatu du. Horretan eredugarria da Arakilgo Udala. Bere udaletxean biomasa galdara jarri zuen eta hura ibarreko basoetako egurrekin elikatzen du. Horrela berotzen da udaletxea. SGAn Arakilgo udaletxearena “eredugarria dela uste dugu eta Sakanako beste udal eraikinetan bideragarria dela”. Horregatik, proiektuaren aurkezpena eta sentsibilizazio jardunaldi bat prestatu ditu.

Jardunaldian sektoreko bi enpresa sakandar, Lur Geroa eta Orleghy Renovables, ariko dira. Haiekin batera, Berako alkatea eta Eolimen enpresako ordezkariak izanen dira, han jarri duten bero sareaz argibideak emateko. Osteguneko jardunaldian udalek biomasa bideragarritasun analisia jasoko du. 

Izena emateko
industria@sakana-mank.eus

Egitaraua
10:00etan Lur Geroa. Sakanako biomasa errekurtsoa. Bideragarritasuna eta ustiapena.
10:45ean Orleghy Renovables. Teknologia. Gastua, errentagarritasuna eta mantentze lanak.
11:30ean Arakilgo Udala. Adibide arrakastatsua. Udal eraikinerako energia termiko kontsumorako biomasa errekurtsoaren erabilera.
12:00etan Berako Udala eta Eolimer. Berako udal eraikinetako biomasaz elikatutako bero sarea.