Cor Vivaceren "Jump"

Guaixe 2016ko urr. 31a, 11:50

Bartzelonako Gracia auzoko abesbatzak kontzertu alaia eskaini zuen igandean Lakuntzan

Oso polita eta alaia, bereziki alaia, izan zen Bartzelonako Cor Vivace abesbatzak igandean Lakuntzako kultur etxean eskainitako kontzertua. Abesbatza horretan Gaizka Andueza lakuntzarrak eta Ainhoa Andueza uhartearrak jotzen dute eta taldea ikusteko txiki geratu zen Lakuntzako kultur etxea 200dik gora lagun bldu baitziren. Abesbatzakoek "Happy" ikuskizuna eskaini zuten eta kontzertua antolatzeko Lakuntzako udalak egindako ahalegina eskertu zuten. Udalaren izenean Iosu Imazek jaso zuen oparia. Kontzertua bukatzerakoan Lakuntzako Pertza elkartean bildu ziren afari-meriendan. Bideoan Van Halenen "Jump" kantua entzuteko aukera dago.