Otxoak irabazi eta Lazkozek eta Ansotegik galdu Guillermo Mazo Memorialean

Guaixe 2016ko aza. 2a, 08:58

Astearteko jardunaldia Etxarrenen jokatu zen

Asteartean Guillermo Mazo Memorialeko  edo Nafarroako Gazteen Mailako Lau t´erdiko Txapelketetako jardunaldia jokatu zen Etxarrengo Aranburu pilotalekuan. Lehiatu ziren pilotari sakandarren artean, Otxoak irabazi egin zuen eta Lazkozek eta Ansotegik, aldiz, galdu.

Gaur Lekunberrin jokatuko da aipatu txapelketako beste jardunaldi bat, baina ez dira pilotari sakandarrak lehiatuko.

Nafarroako Gazteen Mailako Lau t´erdiko txapelketa
Astearteko jardunaldia Etxarrenen:
Uriz (Uharte) 9 – Otxoa (Aldabide) 18
Roldan (Ardoi) 18 – Lazkoz (Aldabide) 7
Valentin (San Migel) 18 – Teres (Ardoi) 11
Arribillaga (Ardoi) 18 – Ansotegi (Aldabide) 9