Euskarak 365 egun bideoklipa, sarean

Guaixe 2016ko aza. 6a, 12:02

Aizpea, Irurtzungo euskaltzaleen topaguneak Euskarak 365 egun kanpainarako urtero ikus-entzunezko bat egiten du. Lip-duba izan zen lehenik, stop-motiona joan zen urtean eta bideoklipa aurten. Izurdiagan, Irurtzunen, Egiarretan eta Zuhatzun grabatu zen agorrila akaberan eta iraila hasieran. Bideoklipean makina bat arakildar eta irurtzundar agertzen dira mozorroekin eta kantari.

Bideokliparen egileak Itziar Matxain, Xabier Unanua, Aritz Viñas eta Aritz Gorostiaga. Hamaika Aldiz taldearen kantuari irudi ederrak jartzeaz arduratu dira. Musikariek, berriz, Julio Soto bertsolariaren letra kantu bihurtzeaz arduratu dira.