Ennecotik auzolanerako deia

Guaixe 2016ko aza. 4a, 09:04

Larunbatean, 9:00etatik 14:00etara, Etxarriko Danbolintxulo dermioan.

Nafarroa Bizirik fundazioak sustatzen duen Enneco, haritzaren memoria pixkanaka itxura hartzen ari da. Garilean aurreneko harria jarri zenetik Euskal Herri guztitik etorritako makina bat boluntario aritu dira auzolanean. Azaroan parkean barna informazio panelak jartzeko asmoa du fundazioak. Aurreikuspenen arabera martxorako jolas guneko estalpea eraikita egonen da. Hori horrela izateko, estalpea eraikiko den tokian zulatu egin behar da. Lan hori lehenbailehen despeditu beharra dagoenez, fundaziotik auzolanerako deia luzatu digute sakandarrei larunbaterako: “giro ederrean, auzolan handi bat egitea da gure helburua”. Gosaria, nork berea eraman beharko du.

Parte hartzeko
Hots egin 676 865 239 telefonora edo idatzi ripsimakar@hotmail.com e-postara. Karlos da auzolanen arduraduna.