Garapenerako lankidetza proiektuetarako laguntzak emateko deialdiak

Guaixe 2016ko aza. 3a, 18:08

Irurtzungo eta Altsasuko udalek nazioarteko garapen proiektuak laguntzeko diru-laguntza deialdia egin dute, nork bereak. Deialdien helburua da laguntza ekonomikoa ematea Hirugarren Munduko herrialdeekin lankidetza proiektuak egitea eta, horiekin batera, irurtzundarrak eta altsasuarrak sentsibilizatzeko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko jarduerak, bide emanez jarrerak eta jokabideak aldatzeko Iparraren eta Hegoaren arteko desoreka ekonomiko, sozial eta kulturalen arazoaren inguruan.

Irurtzungo Udalak 13.206 euro bideratuko ditu horretarako eta Altsasukoak, berriz, 3.400. Interesa duten erakundeek 30 eguneko epea dute euren proposamenak dagokion udaletxean aurkezteko. Bi udalen web orrietan izanen da informazioa.