Patata operazioa ate joka

Guaixe 2016ko aza. 4a, 12:01

Igandean, 9:15etik aurrera, Urdiain eta Satrustegi artean eginen da bilketa.

54. Patata Operazioa antolatu dute iganderako Iruñeko Alegria peñako kideek, 15 batek. Hiriburuko Hermanitas de los Pobres-en egoitzarendako jaki bilketa eginen dute peñako kideek. Patata Operazioko segizioa mojen furgonetak, Abaigar eraikuntza enpresako kamioia eta peñakideen bizpahiru autok osatuko dute. Bilketa Urdiainen abiaraziko dute, 9:15ean. Ondoren, segizioak herriz herriko bideari helduko dio. Euren presentzia iragartzeko ibilgailuen bozinak jo eta Patata Operazioa behin eta berriz errepikatuko dute. Behin Arbizura iritsira Unanura joanen dira, estreinakoz, joan zen urtean sei patata zaku eman baitzizkieten. Ondoren ibilbideak Satrustegira arte segituko du. Joan den urtean patatez aparte kuiak, kuiatxoak, babarrunak, sagarrak, intxaurrak eta dirua jaso zituzten.